2009ko apirilaren 1-3
Hizkuntzalaritza Sortzaileko Biltzarra Iberiar Penintsulan urtero antolatzen den kongresu bat da. Bertan mundu osoko hizkuntzalariek hizkuntzaren ikerketan eredu sortzailearen barruan garatutako proposamen berrienak eztabaidatzen dituzte. Aurreko biltzarrak Madril (1991), Gasteiz (1992), Madril (1993), Tarragona (1994), A Coruña (1995), Valentzia (1996), Oviedo (1997), Lisboa (1998), Bellaterra (1999), Alcalá de Henares (2000), Zaragoza (2001), Lisboa (2002), Ciudad Real (2003), Porto (2004), Bartzelona (2005), Madril (2006), Girona (2007) eta Lisboan (2008) egin dira.
Hizkuntzalaritza Sortzailearen edozein eredutan lan egiten duten hizkuntzalariak parte hartzera gonbidatuak dira. Aurkezpen bakoitzarentzako 30 minutuko tartea izango da. Halaber, laburpen kopuru mugatu bat ere egingo diren bi poster erakustalditarako hautatua izango da. Egileek beren proposamenak soilik aurkezpen edo soilik posterretarako hautagai izan daitezen nahiko balute argi eta garbi adierazi beharko lukete antolatzaileei idatzitako emailean.
Laburpenak bidaltzea:
Egileek beren laburpenak bi .PDF artxibotan bidal ditzatela, bata anonimoa eta bestea egilearen izen-abizenak eta afiliazioa dutela, ondoko helbidera: cgg-19@ehu.es
Mezuaren gorputzean proposamenaren izenburua, egile(ar)en izen-abizenak, afiliazioa(k), posta helbidea(k) eta email helbidea(k) adierazi behar dira. Laburpenek gehienez jota bi orrialde izan behar dituzte, Times New Roman 12 puntuko tipoan eginak, lerro-tarte bakun eta 2'5 zentimetroko marginekin. Gehienez ere bakarkako lan bat eta lankidetzako beste bat bidal ditzake egile bakoitzak.
Biltzarraren hizkuntza ofíziala ingelesa izango da.
Diru-sariak: Baliteke antolatzaileek partehartzaileen bidaia-gastuen zati bat ordaindu ahal izatea.
Laburpenak bidaltzeko epea: 2009ko urtarrilaren 23a.
NOLA IRITSI LETREN FAKULTATERA
19th Colloquium on Generative Grammar LETREN FAKULTATEAN izango da, Unibertsitateko Ibilbidea 5, Vitoria-Gasteiz 01006 (beheko burbuila gorriak Fakultatearen kokagunea adierazten du).

Ongi kokatuta dauden hiru hotelen informazioa ematen dugu, baina, jakina, beste hainbat ere badira:
NH Canciller Ayala (****) hirigunean, bost minutuko ibilbidea Unibertsitatera. Honentzako Viajes Iberia-rekin, Unibertsitatearekin hitzarmena duen agentzia, prezio bereziak adostu ditugu: Gela bakuna (gosaria eta tasak barne): 72,66 euro gaueko Gela bikoitza (gosaria eta tasak barne): 82,15 euro gaueko
NH Canciller Ayala-n erreserba egin nahi izanez gero idatzi helbide honetara
Vitoria.Gasteiz26.Business@viajesiberia.com
EHU-CGG19 + zure izena + abizena
Hotel Dato (merke) :pixka bat kitsch baina oso ongi kokatua Gasteizen zentroan eta Unibertsitatetik oso gertu (10 minutuko ibilbidea).
Hotel Iradier (merke) hau ere zentroan, bost minutuko bidea Unibertsitatera.
Prozedura: Izena emateko, mesedez, bidali email bat cgg-19@ehu.es
Konferentziaren tasa:
Ordainketa: konferentzian bertan.